No Fields Found.

Nor gara?

Higiezinen kudeaketa Bizkaian

Iturburu 2012 S.L. Mungiako enpresa bat da, espezializatuta dagoena higiezinen inguruko aholkularitzan, bitartekaritzan eta merkaturatzean. Proiektu gaztea da, ilusioz betea, eta egunetik egunera ari da handitzen, bere bezeroei esker.

Alor horren maitale-talde batek osatzen du enpresa; eurek ahalegin guztiak eta bi egiten dituzte inguruko erreferentzia izaten segitzearren. Gure higiezinen enpresak lotura estua du gaur egungo eskariarekin, eta hauxe du helburu nagusi: lagundu nahi dizugu erabakirik onena hartzen. Ongi etorri!

Gure historia

"familia-enpresa izateaz gain, Iturburu osatzen dugunok familia bat ere bagara"

Iturburu 2012. urtean jaio zen, Mungian: higiezinen agentzia bat zen, aita batek eta bere bi seme-alabek sortua. Iturburu izena sendiaren baserritik datorkio, eta jatorriei eusteko asmoz darabilte; honezkero, bihurtua da enpresaren nortasunaren ikur (sustraiak, familia, lana, etab.) eta haren balioen isla (berrikuntza, gardentasuna, batasuna, begirunea, ongizatea, baliagarritasuna, ardura eta unibertsaltasuna).

Iturburuk sekula ez dio utzi hazteari, nahiz eta azken urteotan eraikuntzaren alorrak garai ez oso emankorrak bizi izan dituen, herrialdean nagusitu zen krisi ekonomiko larriaren eraginez. Horregatik, familia handitzea erabakita, bi profesional aparta hartu zituen bere baitan; horri esker, lantalde ederra dugu orain, espektatiba guztiei aurre egiteko adinakoa.

RAICeko kide da (Red de asesores inmobiliarios cualificados); baina, horrez gain, baditu beste ezaugarri batzuk ere: konpromiso tinkoa du euskararen erabilera bultzatzeko; etengabe sustatzen ditu kirola, ekitaldi gastronomikoak eta bertoko kultura; eta, azkenik, zalantzarik gabeko apustua egiten du eragile, hornitzaile eta erakunde askoren arteko lankidetzaren alde. Horrek denak bihurtu du Iturburu 2012 S.L. higiezinen enpresa sozial, lehiakor eta ezberdina

Taldea & Familia

“Etengabeko prestakuntza funtsezkoa da: ikastaroak Fotocasa Academy-n, datu-babesari buruzkoak (DPBLO), laneko arriskuen prebentzioaz (LAP) eta kapitalak zuritzearen prebentzioaz (KZP), teknologia berrien gainean, etab.”

Xabier Goirigolzarri

Iturburu 2012 S.L.ko bazkide sortzailea & ugazaba.

Esperientzia luzea izateaz gain higiezinen sustapenean, bankuen arloan, ikerkuntza-zentroetan… familiako aita honek, bere gain hartu du betiko nortasuna eta balioak transmititzeko ardura; hala, horiexek dira nagusi, gaur egun ere, Iturburun.

Sabin Goirigolzarri

Bazkide sortzailea & agente komertziala. Unibertsitate-ikasketak eginek ditu UPV/EHUn, eta hirigintzan eta higiezinen garapenetan espezializatu zen Instituto de Práctica Empresarial-en (IPE).

2006an hasi zuen ibilbide profesionala, higiezinen enpresa sustatzaile bateko departamentu komertzial eta saldu ondokoan; 2012an, baina, bere bideari ekitea erabaki zuen. Lantaldeko pertsona baikorra da, eta egunero energiaz betetzen du bulegoa, gainezka ditu-eta gogoa, zintzotasuna, grina, alaitasuna eta, batik bat, bizipoza

Amaia Goirigolzarri

Bazkide sortzailea & lege-aholkularia. Iturburu 2012 S.L.ko abokatua da, eta haren egitekoa da gure zerbitzuak behar dituen edonoren eskubideak eta interesak babestea.

Amaia Goirigolzarri

Bazkide sortzailea & lege-aholkularia. Iturburu 2012 S.L.ko abokatua da, eta haren egitekoa da gure zerbitzuak behar dituen edonoren eskubideak eta interesak babestea.

David Salazar

Agente komertziala. Enpresa-zientzietan lizentziatua UPV/EHUn, eta higiezinen arloko profesionala 2010etik. Kide honek lasaitasuna ematen dio lantalde osoari, beti pentsatzen baitu, eta jokatu, baretasunez. Gure familian primeran txertatu da, bere zuzentasuna, irmotasuna, ardura, dedikazioa eta koherentzia direla-eta.

Begoña Goikoetxea

Agente komertziala. Esperientzia profesional luzea du sektorean, 2007tik, eta horrek bermatzen du bidaide egokia izatea. Haren dohainik onena bezeroekiko jokabide hurbila da; eskuzabaltasuna, konpromisoa, enpatia eta sentiberatasun berezia ditu, eta horrek guztiak osatu eta orekatzen du lantaldea.

Kolaboratzaileak