No Fields Found.

Misioa, ikuspegia, balioak

Misioa

Kalitate handiko higiezin-zerbitzua ematea, bikaintasuna sustaturik gure agenteen giza zein lan-harremanetan.

Ikuspegia

Zure aukerarik onena izan gura dugu, higiezinen arloa goitik behera aldatuta, begirunearen, gardentasunaren eta gure zerbitzuen berrikuntzaren bidez.

Balioak

Berrikuntza

Etengabeko berrikuntzak bilatu eta haietan inbertitzen dugu, gure bezeroentzako zerbitzu ezin hobea eskaintzeko asmoz.

Gardentasuna

Gure informazio argi, ulerterraz eta egiazkoaren bitartez, segurtasuna eta konfiantza sortzen ditugu.

Batasuna

Parte-hartzea eta talde-lana sustatzen ditugu, helburu komunak lortze aldera.

Begirunea

Leialtasunez, etikaz eta zentzuz aritzen gara, edozein pertsonaren, hizkuntzaren edo kulturaren aurrean.

Ongizatea

Bat egiten dugu etxebizitza duina izateko eskubidearekin, eta gizarte orekatuago baten alde gaude.

Baliagarritasuna

Konponbide lehiakor eta kalitatezkoak ematen ditugu, geure bezeroak asebetetzeko asmoz.

Ardura

Konprometituta gaude geure herriarekin, eta sustatu egiten ditugu bertako hizkuntza eta kirola, bai eta erakundeen arteko lankidetza ere.

Unibertsaltasuna

Gure zerbitzuak behar dituzten pertsona eta entitate guztiekin egiten dugu behar, beti berdintasunezko tratu eta zerbitzu-espiritu berberekin.

Kolaboratzaileak